XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sakarramin munstroa dorre bat bezain altua da eta pertz bat eramaten du arrastaka; gauean zehar lan eta lan ibiltzen da hodei taldeak zaintzen, hodeiei kotoia ateratzen.

Bestela hodeiak gizendu eta gizendu egingo lirateke, eta ezingo genuke zerua gehiago ikusi.

Sakarramin gozozale amorratua da: Bibiri limoizko karameluak poltsikotik lapurtzen saiatu zen eta Bibik errieta egin behar izan zion, baina azkenean bat eman zion.